gandiaga
gandiaga zure mesura

EKITAKDIEN LABURPENA

Gandiaga Topagunea bere aurreneko urtean, kongresuak, zein batzarrak egiteko gune, zein kultura ekintzak, zein formazio kurtsoak eta beste zenbait ekintzen ardatz bihurtu da.

Hauen artean, bertan zenbait sari eman dira, batzuk aipatzearren, Juan Pablo II Aita Santuak bidalitako dominen ematea MCC-ko sortzaileei, 450 pertsona hurbildu zirelarik. Gipuzkoako Merkatal Ganbarak "Gipuzkoako Industria Sariak" ere bertan eman zituen, kasu honetan 400 pertsona hurbildu zirelarik bazkaria tarteko zutela.

Kultur ekintzen artean aipagarrienetarikoak bi dira gure ustez: Leonardo Boff-ek parte hartu zuen ekitaldian 800 pertsona egon zirelarik hau ikusten, eta Manuel Lasarte bertsolariak izan zuen erakusketa.

Kongresu asko izan dira GT-n, aipatzekoak internazionalak, hauen artean Artzain Mundua- rena, Mendikoi-rena eta Eteo Unibertsitateak antolatutako IAFEP Kongresu Mundiala.

Hainbat enpresa eta ekitaldi gelditzen dira aipatzeke, baina lehenengo laburpen honen helburua enpresa bezero guztiei gonbidapen bat luzatzea da web ireki honetan parte har dezaten.

Ekitaldi, egun eta gertakarien artean 100 baino gehiago zenbatzen ditugu 2006 honetan.

MILA ESKER ZUEN KONFIANTZAGAITIK