* Auditorioa
Oteiza, Basterretxea eta Egaņa gelak
Eraikineko areto nagusia da, 270 lagunentzako jarlekuak dituelarik.
Hiru gela elkartzean osatutako gunea da auditorioa:
- Basterretxea gela 50 jarleku
- Oteiza auditorioa 170 jarleku
- Egaņa gela 50 jarleku
* Gelak
Muņoz eta Chillida gelak
Neurri bereko bi gela dira:
- Muņoz gela; 50 lagun
- Chillida gela; 50 lagun
* Aretoa
Oiza eta Laorga gelak
Oiza eta Laorga, tabikeria mugikorreko sistema bereziaz banatutako bi gela dira. Gela bakoitzean 100 jarlekurentzako tokia dago. Aipatutako tabikeak nahi beste zabal daitezke, horrela aretoa era ezberdinetan antolatzeko aukera emanez: heziketarako gela bikoitza edo 160 lagunentzako aretoa, adibidez.
Oiza nahiz Laorga gelak, mintegiak, hitzaldiak, prentsaurrekoak, bilera informatiboak edota bestelako ekitaldiak antolatzeko gela aproposak dira.
* Beste Gune Batzuk
Arrera Lekuak
Gandiaga Topaguneko toki xarmagarrienetakoa da. Espazioa protagonista bihurtzen den gune honetan denbora bat-batean gelditu eta naturak irensten gaituela ematen du. Paisaiaz lasaitasunez gozatzera gonbidatzen zaituen txokoa da atebarrukoa.
Beste guneak:
- Atariko terraza
- Aretoen ondoko terraza
- Garajeak: bakoitzak 15 autoentzako tokia dauka

