www.oinati.org
www.arantzazu.org
www.hospederiaaranzazu.com
www.turismodebagoiena.com
Txoko ahaztezina da benetan Arantzazu. Natura, kultura eta espiritua era harrigarrian uztartzen dira leku eder honetan. Eguneroko bizimodu presatia eta lan estua utzi eta atseden hartzeko topagune eta pausaleku bikaina da.
Arantzazuko historia 1468an hasten da. Urte horretan aurkitzen du Baltzategiko Errodrigok Andre Mariaren irudia. Herria erromes abiatzen da fede handiz. Ermitatxo bat egiten dute eta Santutegia sortzen da, Mariaren etxea.
1499an Serora eta beste zenbait zaintzaileren ondoren, frantziskotarrak iristen dira Arantzazura, gaurdaino Andre Mariaren etxea zaintzen dutenak.
- 1553-1622 Bi urte hauetan suak desegiten du Arantzazu. Baina euskal fedeak berriro jasotzen du.
- 1834an liberalen gudalosteak erabat erretzen du Arantzazu.
- 1846ko urriaren 19an eliza berria inauguratzen da.
- 1878ko irailaren 17an itzultzen da frantziskotar anaidia.
- 1886an Mariaren irudia, Erregin koroatua.
- 1955ean Basilika berria inauguratu eta bedeinkatzen da.
- 2001ean Frantziskotarrek 500 urte bete zituzten Arantzazun, Andre Mariaren etxea zaintzen. Urte horretan eraberritze- eta berrantolatzelan garrantzitsuak hasi ziren basilikaren inguruan.
Berrantolaketa horren ondorioetako bat Gandiaga Topagunearen eraikuntza izan da. Eraikin moderno eta berritzaile honetan, muga gabeko elkarrizketarako gunea eratu nahi da.
Web honetan Gandiaga Topaguneak eskaintzen dituen azpiegitura eta zerbitzuen berri ematen dizuegu.
Zuen gustukoa izatea espero dugu.
